Gure tarifak
Ekiluz Energian gardenak gara zure fakturarekin: kostu guztiak azaltzen dizkizugu, zer ordaintzen ari zaren jakin dezazun
Nola lortzen dugu?
Gure bezeroek “bidezko prezioa” ordaintzen dute: gardena, trazabilitate errazekoa eta ezkutuko kosturik gabea. Zure fakturaren azken kostea ondorengo kontzeptuen emaitza da:
Energiaren kostua
Ez dugu inongo marjinarik kobratzen. Kontsumitzen duzun energia kostuaren prezioan eskaintzen dugu. Horri produktu indexatua deritzo eta merkatuko prezioaren arabera aldatzen da; araututa dago eta egunero argitaratzen da.
Kostu gehigarriak
Zure fakturan agertzen diren araututako kostuak dira eta ez daude Ekiluz Energiaren menpe: potentzia terminoa, BEZa edo elektrizitate zerga. Kostu horiek sakonago ezagutzea nahi baduzu informazio gehiago aurki dezakezu zure fakturan.
Merkaturatze tarifa
Kontzeptu honekin merkaturatzearen kostua estaltzen dugu: bezeroei arreta, fakturen emisioa, energiaren kudeaketa, etab.
Hasierako inbertsioaren itzulpena
Kooperatibista bazara, zure instalazio fotovoltaikoaren bizitza erabilgarrian zehar hasierako inbertsioaren zati proportzionala deskontatuko dizugu.
Zure instalazioan ekoiztutako energiaren salmenta
Zure plaka fotovoltaikoen ekoizpenaren arabera ordainduko dizugu. Energia likidatuko dizugun prezioa kalkulatzeko, ekoiztutako energia merkatuko energia prezioaren eta zure kooperatibak hitzartutako energiaren prezioaren aldearekin biderkatzen da.
Tarifa zintzoak bidezko prezioarekin
Energia erosten dugun prezio berean saltzen dizugu eta gure zerbitzuengatik merkaturatze tarifa bat besterik ez dugu gehitzen.
Tarifa zintzoak bidezko prezioarekin
Energia erosten dugun prezio berean saltzen dizugu eta gure zerbitzuengatiko merkaturatze tarifa besterik ez dugu gehitzen. Aukeratu gehien interesatzen zaizun eskaintza.
2.0TD Tarifa
Zure kontsumoa 3 tartetan
Merkaturatze tarifa finkoa
Zure energia, %100ean berdea
3.0TD Tarifa*
Zure kontsumoa 6 tartetan
Kontsumoan oinarritutako merkaturatze tarifa
Zure energia, %100ean berdea
(*) Nahiz eta bezeroak ATT 3.0TD tarifa izan, urteko kontsumoa 7 MWh/urteko baino txikiagoa bada, TC-a 2.0TD (eguneko kobroak) tarifaren kalkuluak jarraituz fakturatuko da. Ez bada posible azken urteko kontsumoa kontsultatu/zenbatetsi, ATR 3.0TD tarifako prezioak aplikatuko dira.
Kooperatibista izatearen onurak
Energia % 100ean berriztagarria
Zure energia iturri berriztagarrietakoa dela ziurtatzen dugu.
Energia bidezko prezioan
Kontsumitzen duzun energia kostuko preziora eskaintzen dizugu.
Batu zaitez aldaketara
Bete zure datuak eta lehenbailehen jarriko gara zurekin kontaktuan.