Ekiluz Energiari buruz
Ekiluz Energia zure eguzki-kooperatibaren kontrola izateko aukera ematen dizun enpresa merkaturatzailea da eta zeu zara oinarri eta gune.
Bi talde handiren laguntza eta bermea du: energiaren sektorean liderra den Repsol eta kooperatibagintza mundu mailako erreferente den MONDRAGON.

Repsol-i buruz
Repsol trantsizio energetikoaren buru den multienergia konpainia globala da, eta 2050ean zero emisio garbi izateko helburua ezarri du. Energiaren balio-kate guztian zehar presente dago eta 24.000 lanpostu ditu. 1,2 milioi bezerorekin, Espainiako argi eta gasaren merkatuan eragile garrantzitsu bat da. Gaur egun, Repsolek ia 3.300 MW-eko gaitasuna du karbono gutxiko ekoizpena sortzeko, eta 2.600 MW baino gehiago garatze prozesuan ditu.
Krean-i buruz
KREAN MONDRAGON Korporazioko kide da, Euskadiko lehen enpresa-taldea eta Espainiako hamargarrena. Kooperatiba arloan mundu mailako erreferente da eta 80.000 pertsona baino gehiago ditu banatuta 150 filial dituzten ehun bat kooperatibatan, fundazio, mutualitate, estaldura-erakunde eta nazioarteko zerbitzuez gain. Horien artean Krean Taldea dago. 15 urte baino gehiago daramatza proiektu berriztagarrien egituraketan lanean, eta erreferentea da Euskadin proiektu fotovoltaikoen sustapenean eta sozializazioan. Esperientzia handia du proiektuen garapenean, bai Espainian, bai nazioartean.
Aldaketatik abiatuko gara. Zu ere bazatoz?
Jarri zure alea mundu jasangarriago bat sortzeko.