Pribatutasun-politika

Pribatutasun Politika honek (aurrerantzean, “PRIBATUTASUN POLITIKA”), oro har, EKILUZ ENERGIA COMERCIALIZADORA, SLk (aurrerantzean, “EKILUZ”) egindako honako hauen bilketa eta tratamendua arautzen du: (i) https://ekiluzenergia.com/ domeinuaren bidez ikus daitekeen webgunearen (aurrerantzean, “WEBGUNEA”) erabiltzaile gisa ematen dizkiguzun datu pertsonalak, WEBGUNE bidez une bakoitzean eskuragarri dauden zerbitzuak barne; eta (ii) behar bezala identifikatutako beste sistema batzuen bidez jasotako datuak. Hori guztia, WEBGUNEAn eskuragarri dauden atal, inprimaki edo zerbitzu jakin batzuetan ezarritako aurreikuspen espezifikoak alde batera utzi gabe, dagokion informazioa emateko eta, hala badagokio, zure baimena eskatzeko.

EKILUZek beretzat gordetzen du PRIBATUTASUN POLITIKA aldatzeko eskubidea, lege, jurisprudentzia edota administrazio berritasunetara egokitzeko, bai eta WEBGUNEAren bidez unean-unean egiten dituen praktiketetara egokitzeko ere, une oro zure eskubideak eta interesak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, EKILUZek PRIBATUTASUN POLITIKA erabili ahal izateko baliabide tekniko egokiak emango dizkizu, datuak babesteko arloan aplikatzekoa den araudiaren arabera dauzkagun informazio betebeharrak behar bezala betetzeko.

 

  1. Nor da zure datuen Tratamenduaren Arduraduna?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna EKILUZ ENERGIA COMERCIALIZADORA, SL da. Entitate horrek Madrilen du egoitza −Calle Méndez Álvaro 20, 28045−, Madrilgo Merkataritza Erregistroan dago inskribatuta eta B-75229369 IFZ dauka.

Datuen babesari buruzko araudi aplikagarrian ezarritakoa betez, Datu Babesaren Ordezkari bat (DBO) izendatu dugu, EKILUZen pribatutasuna kudeatzeaz eta kontrolatzeaz arduratuko dena, eta harekin harremanetan jar zaitezke helbide elektroniko honen bidez: protecciondedatos@ekiluzenergia.com.

 

  1. Nola lortu ditugu zure datuak?

EKILUZen erabiltzen ditugun datuak zeuk emandakoak dira, honako bide hauetatik: (i) WEBGUNEAn nabigatuta edota beste bide batzuetatik (adibidez, WEBGUNEko erabiltzaile moduan erregistratzean −halakorik badago−, harremanetarako inprimakien bidez…); (ii) kontsultarako mezu elektroniko bat bidalita.

Emandako datu pertsonalak hirugarren batenak badira, bermatu behar duzu hirugarren horri PRIBATUTASUN POLITIKAren berri eman diozula eta haren baimena lortu duzula datuak, aurrerago adierazten diren helburuekin, EKILUZi emateko.

 

  1. Zer datu mota tratatzen ditugu?

EKILUZen erabiltzen ditugun zure datuak WEBGUNEAn nabigatzean eman dizkiguzunak eta zurekin harremanetan jartzeko erabiltzen ditugun inprimakien bidez edota posta elektroniko bitartez eskuratutakoak dira.

Bereziki, EKILUZen honako datu kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikazio eta harremanetarako datuak (adibidez, izen-abizenak, NA, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefono zenbakia, etab.).
  • Interneten nabigatzeko datuak (adibidez, IP helbidea, webguneetara egindako bisitak, wifi sareetarako konexioak, etab.).

 

  1. Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak eta zein legitimaziorekin?

Zure datu pertsonalen tratamenduak honako helburu hauek ditu:

  • EKILUZek WEBGUNE bidez zure eskura jartzen dituen eduki eta zerbitzuen sarrera eta erabilera kudeatzea, baita blog zerbitzuak, sare sozialak edo WEBGUNEAn une oro eskura dauden gainerako funtzio guztiak ere.
  • WEBGUNE edo posta elektronikoaren bidez egiten dituzun informazio eskaerak, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak izapidetzea eta kudeatzea.

EKILUZek zure datu pertsonalak tratatu ahal izateko, araudi aplikagarriaren arabera, zure baimena behar du. Baimen hori, hain zuzen, posta elektroniko bidez edo WEBGUNEAn horretarako jarritako inprimakiaren bidez borondatez ematen dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko unean emandakoa da.

Gogorarazi nahi dizugu, tratamendua zure baimenean oinarritzen den kasuetan, baimen hori askatasunez eta doan ezeztatu ahal izango duzula, edozein unetan, 7. Atalean adierazten diren baldintzetan.

 

  1. Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Legezko betebeharragatik EKILUZ horretara behartuta dagoen kasuak alde batera utzita (zerga administrazioak, justizia administrazioa edo beste administrazio publiko batzuk), zure datuak ez zaizkie hirugarren erakundeei jakinaraziko.

Ez dago aurreikusita zure datuen nazioarteko transferentziarik egitea.

 

  1. Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Oro har, datu pertsonalak gorde egingo dira tratatzeko emandako baimena ezeztatzen ez duzun bitartean edo hura ezabatzeko eskatzen ez duzun bitartean, bai eta EKILUZek bere legezko betebeharretarako behar duen denboran ere.

Nolanahi ere, jakinarazten dizugu EKILUZek datuak arazteko barne politikak ezarrita dituela, bere esku dauden datu pertsonalak kontserbatzeko epeak kontrolatzeko; beraz, datu horiek ezeztatu egin daitezke, baldin eta ez badira beharrezkoak edota egokiak jaso diren xederako.

 

  1. Zein dira zure eskubideak?

Datuen babesari buruzko araudi aplikagarriak zure datu pertsonalei buruzko eskubide batzuk ematen dizkizu, eta eskubide horiek erabili ahal izango dituzu guk datuak tratatzen ditugun bitartean. Eskubide horiek honako hauek dira:

  • Zure datuetara sartzea: eskubidea duzu zure datuetara sartzeko, jakin dezazun zuri eragiten dizuten zer datu pertsonal ari garen tratatzen.
  • Zure datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu guk tratatzen ditugun eta zuri dagozkizun datu pertsonal zehaztugabeak zuzentzeko, edo, are gehiago, datu horiek ezabatzeko eskatzeko, besteak beste, datu horiek dagoeneko ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.
  • Zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzea: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zure datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko. Kasu horretan, jakinarazten dizugu erreklamazioak egiteko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditugula, datuak babesteko arloan aplikatu beharreko araudiak aurreikusten duen bezala.
  • Zure datuen eramangarritasuna: egoera jakin batzuetan, eskubidea duzu zuri dagozkizun eta guri eman dizkiguzun datu pertsonalak jasotzeko −formatu egituratuan, erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatuan−, eta tratamenduaren beste arduradun bati transmititzeko.
  • Zure datuen tratamenduari aurka egitea: egoera jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, eskubidea duzu zure datuen tratamenduari aurka egiteko; kasu horretan, datuak tratatzeari utziko genioke, salbu eta, legezko premiazko arrazoiengatik, edo izan daitezkeen erreklamazio edo defentsarako erabili ahal izateko, datuok gorde behar badira.

Era berean, eskubidea duzu baimena edozein unetan kentzeko, baina horrek ez dio eragiten kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.

Eskubide horiek baliatu ahal izango dituzu EKILUZi idatzizko eskaera eginez, 1. Atalean adierazitako posta helbidean, edo protecciondedatos@ekiluzenergia.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Era berean, jakinarazi nahi dizugu erreklamazio bat jar dezakezula Kontrol Agintaritza eskudunaren aurrean (Espainian, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan), batez ere zure eskubideak baliatzean gogobetetasunik lortu ez baduzu. Agintaritza horrekin harremanetan jar zaitezke, haren webgunearen bidez: www.aepd.es.

 

  1. Segurtasun neurriak

EKILUZek konfidentzialtasun osoz tratatuko ditu une oro zure datuak, eta isilpean gorde beharko ditu, datuen babesari buruzko araudian aurreikusitakoarekin bat etorriz. Horretarako, beharrezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu, datuen segurtasuna bermatzeko eta datuak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea eragozteko, betiere, teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta arriskuak zein diren kontuan hartuta.

 

  1. Cookieen Politika

Gainera, jakinarazten dizugu EKILUZek Cookieen Politika bat daukala ezarrita, eta eskuragarri daukazula esteka honen bidez.